Enpresentzako erakusgai-euskarriak
San Fausto Digitalan berritzaileak gara eta gure bezeroen behar guztiak asetzeko asmoz lan egiten dugu beti. Erakusgaietarako euskarriak eskaintzen dizkiegu enpresei; horien bitartez, forma original eta berezitua eman nahi diegu egunero zeuen burua aurkezteko erabiltzen dituzuen erakusgai fisikoei.
Hala, edozein motatako materialen fabrikatzaileei eta banatzaileei beren produktuak erakusteko aukera eskaintzen diegu, formatu eta akabera ugaritako euskarri eta katalogoen bidez. Eskatu egiguzu aurrekontua konpromisorik gabe.
Abaniko formako erakusgai-euskarria
Abaniko formako euskarriak primerako aukera dira erakusgai asko leku txikian sartu beharra dagoen kasuetarako; koloretako kartak, esate baterako.
San Fausto Digitalan pertsonalizatutako kartoiarekin eta euskailuekin egin dezakegu zure erakusgaien euskarria, haren lodierara egokituz.
Erakusgai-karta
Erakusgai-kartek oso abantaila handia dute: material askotakoak izan daitezke, zurezkoak edo PVCkoak, esate baterako. Gainera, erakusgaian bertan inprimaketa bat egin daiteke datu garrantzitsuak gehitzeko, erreferentzia adibidez.
Era horretan, kalitate handiko akabera ez ezik, produktu erakargarri eta bezeroarentzako erabilerraza lortzen da.
Triptikoak eta diptikoak
Euskarri-mota hau guztiz egokia da erakusgai lauetarako. Gainera, modurik onena da gure bezeroak eskain ditzakeen testura eta kolore guztiak begi-kolpe bakarrean erakusteko.
Akaberak erakusteko euskarria
Batzuetan berebiziko garrantzia du bezeroari materialaren ezaugarri oinarrizkoenak (koloreak, akabera) baino zerbait gehiago erakusteak. Hala, funtsezkoa da materialen testura edo leuntasuna ere frogatu ahal izatea.
Paketatzea
Batzuetan erakusgaiek tamaina handi samarra izaten dute, eta ez dago aukerarik produktuak euskarri txikietan aurkezteko, hala nola abaniko formakoetan edo erakusgai lauen triptikoetan. Halakoetan onena erakusgaien maleta bat fabrikatzea da, barne-erliebea eta erakusgai bakoitzerako leku bana izango dituena.