Basaurin, geu gara zure inprimategia
Basaurin kopia-denda baten bila bazabiltza, zalantzarik gabe San Fausto Digitala da zuretzat lekurik egokiena. Bitarteko material eta giza baliabiderik onenak ditugu, eta horiei esker askotariko kopiatze-zerbitzuak eskaintzen ditugu.
Koloretako eta zuri-beltzezko fotokopiak; plastifikatu mota ugari, hala nola agiri-txartelak edo jatetxeetako kartak; hainbat motatako koadernatzeak (espirala, tututxoa, PUE edo paper-azala); norberari egokitutako kautxuzko zigiluak; paper jarraian egindako lanak; eta era askotako gai kontsumigarriak eta eskola edota bulegorako materialak.
Begira ezazu SAN FAUSTO DIGITALAk zer eskain diezazukeen, eta jarri gurekin harremanetan informazio gehiago behar baduzu.
Koloretako eta zuri-beltzezko kopiak
San Fausto Digitalan ditugun askotariko makinek aukera ematen digute fotokopiak kalitate apartaz egiteko, bai koloretakoak bai zuri-beltzezkoak. Gainera, hainbat tamaina eta euskarri eskaintzen ditugu, gure bezeroen behar guztiak asetzeko helburuz.
Plastifikatuak
Agiri-txartelak, kartelak, jatetxeetako kartak, prezio-zerrendak… Plastifika ezazu garrantzi gehien duena, eta eman zeure produktuei sendotasun eta iraupen handiagoa.
Koadernatzeak
Konponbide ugari dugu zure ideiak antolatzeko: espiralekoak, tututxokoak, PUEkoak edo paper-azalekoak. Etorri bisitan gure instalazioetara eta guk aholkatuko zaitugu zure beharrak asetzeko modurik onenaz.
Paper-denda
San Fausto Digitalan era askotako gai kontsumigarriak, agendak eta eskolako eta bulegorako materialak ditugu.
Kautxuzko zigiluak
Kautxuzko zigilu pertsonalizatuak egiten ditugu, enpresentzat zein norbanakoentzat. Zure dokumentuak pertsonaliza itzazu, zure enpresaren logoa, datu garrantzitsuak edo harremanetarako datuak gehituz.
Paper jarraitua
Era guztietako lanak egiten ditugu paper jarraituan: fakturak, emate-agiriak, bidalketa-etiketak…