GURE ZERBITZUAK

Digital Signage

Digital Signage Basaurin

Digital Signage delakoa, seinaleztapen digital edo kartelgintza digital izenez ere ezaguna, eduki digitalak erabiltzean datza; eduki horiek emititzeko LCD pantailak, plasmazko pantailak, LED panelak edo proiektoreak erabiltzen dira.

Mota horretako gailuek abantaila asko dituzte, besteak beste era askotako informazioaren (esaterako, produktu-salmentaren) aurkezpena eta sustapena hobetzea, eta edukiekin elkarrekintza izateko aukera.

SEINALEZTAPEN DIGITALAREN OINARRIAK

Inpaktua eragin, Berriztatu, Elkarri eragin…

Kanpoaldeko Digital Signage-aren adibide ohikoenak eraikinen fatxadetan, gasolindegietan, autobus-markesinetan, metroan edo balizko bezero asko ibiltzen den tokietan jarritakoak dira.

Barnealdeko Digital Signage-a, berriz, salmenta-guneetan ageri ohi da, denden edo erakusleihoen barruan ipinitako pantaila txiki, ukigarri eta interaktiboetan. Modu horretan saltzaileari berari ere lagun diezaiokete zuzeneko salmenta egiten.

PUBLIZITATE DIGITALAREN IRAULTZA

Digital Signage Outdoor vs. Indoor

Marketin digitaleko teknika honen bidez oso azkar beregana daiteke erabiltzaileen arreta, eta hala, enpresak produktibitatea handitu dezake.

Askotariko aplikazioak ditu, bai kanpoalderako (outdoor) bai barnerako (indoor).

Edukiak modu dinamikoan aurkezteko eta hainbat euskarri (irudia, bideoa) uztartzeko aukerari esker, marketin-teknika hau guztiz egokia da lehiakideengandik bereizteko. Jar zaitez gurekin harremanetan informazio gehiago jasotzeko.

ZER EGITEN DUGU

Gure Zerbitzuak

PÍDENOS TU PRESUPUESTO

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies