Ia 40 urteko eskarmentuari esker, merkatuan ondo finkatutako enpresa sendo, eraginkor eta fidagarria gara. Egunero lan egiten dugu ondo jakinik salmentaren unean, baita haren aurretik eta ondoren ere, zer zerbitzu eskaini behar dugun. Bezeroaren esanetara gaude, eta gure urtetako eskarmentuaren bermea eskaintzen diegu.
Ibilbide luze honetan oso urte gogorrei aurre egin behar izan diegu. Hasierako urratsak (betiere zailak), krisiak, lehiakide gogorrak, teknologiaren aldaketak, lankide garrantzitsuak galtzea … Oztopo asko izan dugu bidean, baina denak gainditu ditugu, gure sakrifizioari, lanari eta ahaleginari esker.
San Fausto Digitala 1981ean sortu zen, familiako enpresa modura. Enpresak hasieran zuen izena, Artes Gráficas San Fausto, gure lehenengo instalazioen kokapenagatik aukeratu zen, San Fausto kaleko 13. zenbakian zeuden eta. Hala, izenak funtzio bikoitza betetzen zuen: gure lantokia non zegoen adieraztea eta herriko zaindariari, «San Fausto»-ri, ohore egitea.
Denboraz kopia-denda ere etorri zen, eta “Copistería Bidebieta” gehitu genion izenari. Izen hori aukeratzeko kontuan izan genuen kokapen berria, gaur egungoa ere badena, Astoak monumentuaren ondoan, antzina Donostia eta Gasteizerako bideak bereizten ziren lekuan.
Zergatik aukeratzen gaituzte bezeroek
Zure familia-inprenta
Basauriren erdi-erdian
Bezeroari arreta.
Gure oinarrizko zutabea
Gure bezeroen beharretara egokitzen ditugu diseinuak
Etengabe ikasten ari gara, betiere onena eskaintzeko