Urtetako eskarmentua, urtetako hobekuntza
San Fausto Digitala 1981ean sortu zen, familiako enpresa modura. Enpresak hasieran zuen izena, Artes Gráficas San Fausto, gure lehenengo instalazioen kokapenagatik aukeratu zen, San Fausto kaleko 13. zenbakian zeuden eta. Hala, izenak funtzio bikoitza betetzen zuen: gure lantokia non zegoen adieraztea eta herriko zaindariari, «San Fausto»-ri, ohore egitea.
Ardo ona bezala… urteek aurrera egin ahala hobetzen
Denboraz kopia-denda ere etorri zen, eta “Copistería Bidebieta” gehitu genion izenari. Izen hori aukeratzeko kontuan izan genuen kokapen berria, gaur egungoa ere badena, Astoak monumentuaren ondoan, antzina Donostia eta Gasteizerako bideak bereizten ziren lekuan.
Ibilbide luze honetan oso urte gogorrei aurre egin behar izan diegu. Hasierako urratsak (betiere zailak), krisiak, lehiakide gogorrak, teknologiaren aldaketak, lankide garrantzitsuak galtzea… Oztopo asko izan dugu bidean, baina denak gainditu ditugu, gure sakrifizioari, lanari eta ahaleginari esker.


Zatoz guregana
Gure goiburua eguneroko lana da, eta ondo dakigu zein den salmentaren unean eta haren aurretik eta ondoren eman beharreko zerbitzua. Hala, guztiz prest gaude laguntza nahi duten bezeroekin batera lan egiteko, gure urtetako eskarmentuaren bermea eskainita.